Osartenen iritziz, segurtasun eta osasun prestakuntzak aukera onak dira gure lanpostuan babesteko, abian jar ditzakegun neurriak partekatzeko eta bateratzeko. Pertsona bakoitzaren errealitatera hurbiltzea da gure helburua eta horregatik, Ludus Globaleko Errealitate Birtuala gure metodologia didaktikoan erabiltzearen alde egiten dugu. Ludus Global segurtasuna eta osasuna errealitate birtualarekin (EB) entrenatzeko lehen plataforma da.
Errealitate birtualaren bidez, agertoki eta egoera errealistak birsortzen ditugu simulazioei esker. EBeko betaurreko batzuekin, gure prestakuntzetara joaten diren pertsonek arrisku egoera bati egin behar diote aurre lehen pertsonan, eta ikasten duten bitartean sentsazioak esperimentatzen dituzte. Istripu birtualak izateko edo akatsak egiteko eta horietatik ikasteko aukera da tresna honen beste indarguneetako bat.
Osartenen prestakuntza katalogoaren barruan, errealitate birtuala tresna didaktiko gisa erabiltzeko formazioak eskatzeko aukera duzu. Hauek dira errealitate birtualaren bidez landu ditzazkegun gaiak, eta, beraz, zure enpresan egiten ditugun prestakuntzetan sar ditzazkegu.
Kontsultatu!