Cabecera_ergonomia_eu

Prin_Serv_ergonomia_eu

Gure
zerbitzu nabarmenenak

Arrisku-ebaluazio espezifikoa

Osartenetik arrisku ergonomikoei buruzko ebaluazio espezifikoak egiten ditugu (kargen manipulazioa, mugimendu errepikakorrak, gorputz-jarrera behartuak, etab.). Horretarako, aitortuak diren metodologiak (IBV, OWAS, NIOSH, INSHT, etab.) erabiltzen ditugu, eta prebentziozko neurriak proposatzen ditugu.

Balorazio funtzionala eta gaitasunen balorazioa

Arriskuen ebaluazioez gain, beren ezaugarri pertsonalen, osasun-egoeraren, adinaren eta generoaren arabera egokitzapen berezia eskatzen duten pertsonentzako lanpostuen gaineko ikerketak egiten dira. 

Informazio gehiago

Destacados_ergonomia

Bereizten gaituena

Profesionaltasuna

Talde profesionala, Ergonomiaren esparruan esperientzia handia duena, eta bereziki hezur eta giharretako patologien agerpenean eragina duten alderdi biomekanikoetan.

Moldagarritasuna

Jardunak eskatzen dituen inguruabarretara moldatzen gara, premiari erantzunez, eta helburuak erdiesteko aukera ezberdinak arakatzeko gure iaiotasuna ahalbidetuz.

Konfiantza

Garrantzi handikoa iruditzen zaigu bezeroak gugan konfiantza izatea, eta, beraz, errespetuzko, zintzotasunezko eta gardentasunezko harremana sortzen dugu.

Kalitatea

Erreferente gara Ergonomiaren esparruan, eta badakigu zer-nolako balioa duten metodo fidagarriekin eta erreferentziazko arauek ezarritako prozedurei jarraikiz egindako azterketan oinarritutako ondorioek.

Accion_ergonomia_eu