Osasunaren zaintza
Badakigu pertsona oro berezia dela, eta egoera, eraginpean egoteko faktore eta baldintza ergonomiko berean dauden bi pertsonen osasunean eragina ez dela berdina izaten. Osasunaren zaintza egoki batek soilik identifikatu ahal izango du faktore horiek pertsonaren osasunean zer eragin duten, aldaketen zantzu goiztiarrak identifikatzeaz batera, gerora horietan esku hartu ahal izateko.
