Cabecera_seguridad_en_el_trabajo_eu

Prin_Serv_seguridad_en_el_trabajo_eu

Gure
zerbitzu nagusiak
segurtasun arloan

Arrisku-ebaluazioak lan-ekipamenduetan

Lan-ekipamenduetako arriskuak ebaluatzen ditugu 1215/1997 Errege Dekretuari eta garapenerako araudiari jarraikiz, eta horiek modu seguruan eskuratzeko aholkularitza eskaintzen diogu erakundeari, bereziki, ekoizpen eta instalazio konplexuen ildoetan.

Informazio gehiago

Larrialdiak eta norberaren babeserako planak

Norberaren Babeserako Euskadiko Araudiarekin bat etorriz egiaztatutako teknikariak ditugu. Horiek aholkularitza emango dizuete zuen erakundeko norberaren babeserako edota larrialdietarako neurrien plana idazteko garaian .

Enpresa-jardunen koordinazioa 

Enpresa-jardunen koordinazioan (EJK) kudeaketari dagokionez esperientzia zabala dugu, parte hartzen duten enpresen eta zentro nagusiaren artean dokumentazio-trukea bideratuz. Halaber, bertatik bertarako bisitak bideratzen ditugu, segurtasun arloan adostutako estandarrak betetzen dituztela ziurtatzeko. 

Giro leherkorren ebaluazioa 

DOPEX dokumentua (giro leherkorren aurrean babesteko dokumentua) eratzen dugu aplikagarri diren instalazio edo lan-ekipamenduetan.

Segurtasun eta osasun arloko koordinazioa segurtasun arloko obra eta planetan 

Gure langile kualifikatu eta prestatuak segurtasun zein osasun arloko koordinazioaz arduratzen dira, hala proiektu-fasean, nola obra-fasean. Gainera, segurtasun eta osasun arloko planak egiten ditugu 1627/1997 Errege Dekretuari lotuta dauden jarduerak garatuko dituzten kontratistentzat, eraikuntza edo zaharberritzean, zein industrietan.

Gune konfinatuak

Gune konfinatuen plangintza, ekipamendua erabilgarri izatea, prestakuntza eta ingurumen-baldintzak monitorizatzea funtsezko alderdiak izango dira gure aholkularitzan. 

Destacados_seguridad_en_el_trabajo_eu

Bereizten gaituena

Profesionaltasuna

Talde profesionala, esparruan esperientzia handia duena, eta bereziki, industriaren sektorean.

Moldagarritasuna

Jardunak eskatzen dituen inguruabarretara moldatzen gara, premiari erantzunez, eta helburuak erdiesteko aukera ezberdinak arakatzeko gure iaiotasuna ahalbidetuz.

Konfiantza

Garrantzi handikoa iruditzen zaigu bezeroak gugan konfiantza izatea, eta, beraz, errespetuzko, zintzotasunezko eta gardentasunezko harremana sortzen dugu.

Accion_seguridad_en_el_trabajo_eu