Cabecera_psicosociologia_eu

Prin_Serv_psicosociologia_eu

Gure
zerbitzu nabarmenenak

Arrisku psikosozialen ebaluazioa

Ebaluazio psikosozialak laneko arriskuen prebentzioko beste alderdi batzuek dituzten helburu berdinak ditu: arrisku-faktoreak identifikatzea eta kalteak prebenitzeko hobekuntza-neurriak ezartzea.

Informazio gehiago

Arrisku psikosozialen ebaluazio kualitatiboa

Azterketa kuantitatiboak (eskalak eta galdetegiak erabiltzea) erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazio guztia ematen ez duenean, interesgarria da teknika kualitatiboetara jotzea (elkarrizketak edo eztabaida-taldeak). Teknika horiekin langileak izan ditzaketen arrisku psikosozialen gaineko faktoreen edukia zehaztasun handiagoz ezagutu daiteke.

Informazio gehiago

Datuen azterketa

Arrisku psikosozialak ebaluatzeko teknika eta tresna asko erraz aplikatzekoak badira ere, litekeena da datuak prozesatzeko eta emaitzak interpretatzeko Psikosoziologia Aplikatuko aditu baten laguntza behar izatea.

Informazio gehiago

Ekintzak diseinatu eta txertatzea

Ebaluazio-fasean hautemandako arriskuak desagertu edo murriztera bideratutako Ekintza Plan bat diseinatzea. Arriskuak ebaluatzeko prozeduraren bidez jasotako informazioa (kuantitatiboa eta kualitatiboa) ekintzak hautatzerakoan oinarritzat erabiliko den ebidentzia gisa erabiliko da.

Informazio gehiago

Destacados_psicosociologia_eu

Bereizten gaituena

Profesionaltasuna

Talde profesionala, Psikosoziologiaren esparruan esperientzia handia duena, eta bereziki, neurriak ezarri eta hartzeari dagokionez.

Moldagarritasuna

Jardunak eskatzen dituen inguruabarretara moldatzen gara, premiari erantzunez, eta helburuak erdiesteko aukera ezberdinak arakatzeko gure iaiotasuna ahalbidetuz.

Konfiantza

Garrantzi handikoa iruditzen zaigu bezeroak gugan konfiantza izatea, eta, beraz, errespetuzko, zintzotasunezko eta gardentasunezko harremana sortzen dugu.

Kalitatea

Erreferente gara Psikosoziologiaren esparruan, eta txertatzean bezeroaren aldamenean egoteko eta, behin ebaluazio-fasea amaituta, "urrats bat haratago" joatearen garrantziaz konturatzen gara.

Accion_psicosociologia_eu