Prestakuntza
Osartenen uste dugu, laneko segurtasun eta osasun arloan prestatzea prebentzio arloan aurrera egiteko eta enpresetan prebentzio-kultura bat garatzeko abagunea dela.
Gure ikastaroek ez diote ohiko formatuari jarraitzen. Ikaskuntza aktiboa lantzen dugu dinamikak, gamifikazio-tresnak edota errealitate birtuala aplikatuz. Bertaratuak protagonista bilakatzen ditugu, gure prestakuntza guztietan norberaren zaintza eta gainerakoen zaintza sortzeko xedearekin.
Goi-zuzendaritzara, aginte-lerroetara edo langileengana bideratutako prestakuntza sorta zabala dugu.
Zure enpresara joaten gara eta prestakuntza zure premietara egokitzen dugu.
