Larrialdi baten aurrean, gai zara desfibriladorea erabiltzeko?
Gero eta leku gehiagotan aurki dezakegu desfibriladore erdiautomatiko bat, baina jakingo zenuke erabiltzen? Eta zure enpresako pertsonek?
Berebiziko garrantzia du desfibriladore erdiautomatiko bat erabiltzen jakiteak eta oinarrizko bizi-euskarriko jarraibideak aplikatzeak, larrialdietan biziak salbatu ahal izateko. Nahi al duzu zure enpresako langileak lehen sorospenetan trebatzea 2025erako osasuna sustatzeko egiten dituzun jardueren barruan? Edo zure lehen sorospeneko tadeari?
Osartenetik, zuen beharretara egokitutako lehen sorospenen ikastaroekin lagun zaitzakegu!
Zure enpresara hurbilduko gara, pertsona guztiak mobilizatu beharrik izan ez dezazun! Edo, kontsultatu gure agenda, hainbat enpresentzat egiten ditugun ikastaro irekiak ikusteko.
Ikastaroak honela izan daitezke:
- Hasierakoak, inoiz horretan trebatu ez diren pertsonentzat, edo eguneratzekoak, ezagutzak freskatu eta eguneratu nahi dituztenentzat.
- Euskaraz edo gaztelaniaz.
- Gure ikastaro guztietan manikiak erabiltzen ditugu BBB entseatzeko, baina nahi izanez gero, LUDUS errealitate birtual tresna ere erabili dezakegu.
Zenbat eta jende gehiagok jakin lehen sorospenetaz, denontzat hobe!
2025erako zure pertsonak prestatu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan Malen Elkoroiribe-rekin (melkoroiribe@osarten.com)
