Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko aholkularitza.<br>ISO 45.001 aholkularitza.
SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN KUDEAKETA enpresako langile guztiei dagokien lana da. Erabilerraza den eta enpresara egokituta dagoen laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema bat edukitzeak prebentzio-kudeaketa errazten du, baita eraginkorrago bihurtu ere. Gainera, prozesuetan prebentzio-jardunak integratzeari esker, enpresan prebentzio-kultura garatzen lagun dezakegu.
Osartenen, segurtasuna kudeatzeko sistemak definitzen eta txertatzen laguntzen dugu, hauek kontuan hartuta:
- Indarrean dagoen legedia.
- ISO 45000 eskakizunak.
- Prebentzioa integratzeko beharrak
- Prebentzio-kultura positiboa garatzeko tresnak
Horretarako:
- Sistemaren dokumentazioa sortzen laguntzen dugu: prebentzio-planak, prozedurak, argibideak, etab.
- Sistema txertatzen laguntzen dugu:
- Zuzendariak, agintariak eta langileak prestatzen ditugu sistemak ezarritako prebentzio-zereginak (istripuen ikerketa, programatutako ikuskapenak, harrera-planak, etab.) modu egokian egiteko ikaskuntza-prozesua errazteko.
- Barne-auditoretzak edo borondatezkoak egiten ditugu kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna egiaztatzeko eta/edo hura hobetzeko.
