Cabecera_cultura_preventiva_eu

Prin_Serv_Cultura_Preventiva_eu

Gure
aholkularitza-zerbitzu
nagusiak

Prebentzio-kulturaren diagnostikoa

Analisi kuantitatiboko (NOSACQ-50) eta kualitatiboko tresnak erabiltzen ditugu erakundearen prebentzio-kultura zehazteko, eta enpresak helburu duen prebentzio-kultura txertatzeko estrategia diseinatzen dugu enpresarekin elkarlanean.

Informazio gehiago

Lanean segurtasuna eta osasuna integratzeko laguntza

Prebentzioa integratzeko beharrak aztertzen ditugu. Pertsonek egunerokoan txertatu behar dituzten praktika eta jarduerak definitzen ditugu eta laguntza ematen diegu ohiturak sortzeko prozesuan.

Informazio gehiago

Laneko segurtasun- eta osasun-estrategia

Segurtasuna eta osasuna enpresaren helburuekin eta ezbehar-kopuruarekin lerrokatzen dugu. Horretarako, enpresarako segurtasun-estrategia sortzen eta txertatzen laguntzen dizugu.

Informazio gehiago

Barne-auditoretzak

Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketari lotutako barne-auditoretzak egiten dugu, lege-eskakizunekin eta ISO 45.001 arauarekin eta/edo lanean segurtasuna, osasuna eta ongizatea garatzeko GARATUZ® ereduarekin bat etorriz.

Informazio gehiago

Prebentzio-kulturako tresnen inguruko aholkularitza

Prebentzio-kultura positiboa garatzeko ekintza eta tresna espezifikoak definitzen, sortzen, txertatzen eta mantentzen laguntzen diegu erakundeei.

Informazio gehiago

Trebakuntza aurreratua laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetan

Segurtasuna egunerokoan integratzeko eta prebentzio-kultura positiboa izatea lortzeko, ezinbestekoa da pertsonak trebatzea eta lege-betebeharretatik harago doazen tresna eta gaitasunen inguruko prestakuntza ematea.

Informazio gehiago

Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko aholkularitza

Enpresaren prebentzio-plana eta laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema txertatzeko aholkularitza eskaintzen dugu ISO 45.001 arauarekin bat etorriz.

Informazio gehiago

Destacados_Cultura_Preventiva_eu

Bereizten gaituena

Bezeroarenganako orientazioa

Bezeroa ezagutzeko eta haren beharrak asetzeko interesa dugu, denboran zehar eraginkorrak eta iraunkorrak diren estrategiak proposatuz.

Berrikuntza

Etengabe bilatzen ditugu proposamen berriak, bezeroari konponbiderako aukera gehiago eskaintzeko.

Eraginkortasuna

Gure zerbitzuetan gure balio guztia ematen dugu, gure bezeroentzako baldintzarik onenetan.

Taldea

Gure bezeroekin batera elkar ulertzea eta elkarrekin sortzea bilatzen dugu. Helburuak gure helburuak dira, eta horiek lortzeko taldea osatzen dugu.

Konfiantza

Garrantzi handikoa iruditzen zaigu bezeroak gugan konfiantza izatea, eta, beraz, errespetuzko, zintzotasunezko eta gardentasunezko harremana sortzen dugu.

Moldagarritasuna

Proiektu bakoitzetik ikasten dugu eta ikaskuntzak gure proposamenetara eramaten ditugu.

Cabecera_secundaria_cultura_preventiva_eu

Accion_Cultura_Preventiva_eu