Haren helburua da odol- eta gernu-analisien, bidez lantokian agente toxikoen eraginpean egoteak eta agente horiek langileen osasunean izan ditzaketen ondorioak aztertzea.
Osarten eskaintzen dugun zerbitzuaren barruan, prozesuaren fase guztiak barne hartzen dira, aurreanalisietatik hasi eta txostena bidali bitarte, eta prozesu horretan aholkularitza jarraitua ematen diogu enpresako Osasun-ikuskaritzari.
Metodologia
Enpresa bakoitzak behar bereziak ditu eta laborategian horietara egokitzen gara. Horretarako, laneko medikuntzako eta erizaintzako aditu-talde batekin aritzen gara elkarlanean, prozesu osoa modu egokian egin dadin. Zerbitzuak honako fase hauek barne hartzen ditu:
Analisi aurreko fasea
Planifikazioa: laborategiko erizainak enpresako sendagileekin jartzen dira harremanetan, datak, ordutegiak, adierazle biologikoak, erauzketa egiteko momentua eta erauzketa-prozesuarekin lotutako bestelako alderdiak zehazteko.
Laginak hartzea: Odol-ateratze osagarriak egitea edo laginak hainbatetan hartzea ekiditeko, urteko aldizkako analisiak eta laneko arriskuei lotutako proba zehatzak uztartzen saiatzen gara. Hala, analisiak egun berean egiten ditugu eta laginak bi probetarako erabiltzen.
Laginak garraiatzea: Lagina urteko aldizkako analisia egiten den egun berean jasotzen bada, Osarteneko langileek berehala garraiatzen dute laborategira. Lagina une zehatz batean egin behar bada (lanaldiaren edo lanastearen amaieran, etab.), enpresek laborategira bidaltzen dituzte laginak, bertan jaso eta kudea ditzaten. Bi kasutan, laginak modu egokian maneiatuz, ontziratuz, etiketatuz eta garraiatuz bermatzen da aleen integritate analitikoa.
Analisi-fasea
Laginak laborategian jaso ondoren, haien analisia egiten da, ezarritako hainbat kalitate-kontrolen bidez betiere prozesuaren fidagarritasuna bermatuz.
Analisi osteko fasea
Txosten analitikoak: Mediku espezialistak txostenak balioztatzen ditu eta Osartenen web-orrian erabilgarri jartzen ditu. Orduan, pertsonak mezu elektroniko bat jasotzen du, txostena erabilgarri dagoela adieraziz. Halaber, zerbitzu medikoari enpresako langileen txostenen fitxategia bidaltzen zaio elektronikoki.
Laginak biltegiratzea: Analisiak egin ostean, ereduak denbora-tarte batez gordetzen dira (serotekan), bai lortutako emaitzak egiaztatzeko, medikuek hala behar badute, baita amaierako diagnostikoak egiten lagun dezaketen analisi osagarriak egiteko ere.
Laguntza teknikoa
Analitikoki nabarmena den emaitzarik lortzen bada, analistak harremanetan jarriko dira telefonoz mediku eskatzailearekin, kasua azaldu eta emaitzak, datu klinikoak, diagnostikoak eta txosten analitikoa egoki interpretatzen lagun dezaketen bestelako baldintzak elkarrekin aztertzeko.
Gainera, laguntza zientifikoa eskaintzen dugu hainbat arlotan. Adibidez:
lanean agente kimikoen / fisikoen eraginpean egotearen kontrol biologikoan
xenobiotikoen metabolismoan, ekintza-mekanismoetan eta elkarreraginean