Cabecera_laboratorio_clinico_toxicologico_eu

Prin_Serv_Laboratorio_Clinico_y_toxicologico_eu

Gure laborategi-zerbitzu nagusiak

Langileentzako analisi klinikoak

Enpresetara joaten gara langileei analisi kliniko orokorrak egitera. Gainera, analisi klinikoetan espezializatutako gure medikuek uneoro eskaintzen diete aholkularitza enpresetako sendagileei, euren zeregin klinikoak errazteko, diagnostikoa egiten laguntzeko eta langilearen osasun-egoera behar bezala ebaluatu ahal izateko jarraibideak emateko.

Informazioa gehiago

Laneko toxikologiaren analisia

Enpresen osasuna behatzeko eginkizunaren barruan, lanean agente kimikoen eraginpean egotearen inguruko analisi biologiko zehatzak egiten ditugu. Lan toxikologian aditu den gure langileak laneko medikuntzako espezialistak aholkatzen ditu; besteak beste, lanpostuaren araberako adierazle biologikoak proposatuz, laginak jasotzeko baldintzen inguruko informazioa emanez, emaitzak interpretatuz eta, behar izanez gero, prebentzio- edo zuzenketa-neurriak hartuz.

Informazioa gehiago

Destacados_Laboratorio_Clinico_y_Toxicologico_eu

Bereizten gaituena

Profesionaltasuna

Analisi klinikoak eta lan toxikologiako eta industria-higieneko analisiak bere instalazioetan bertan egiten dituen laborategi bakarra gara Euskal Herrian. Analisi klinikoetan, lan toxikologian, laneko arriskuen prebentzioan, erizaintzan eta laborategian aditu diren langileak dauzkagu. Horrek guztiak pertsonen osasun-egoeraren inguruko ikuspegi orokor bat izaten laguntzen digu.

Moldagarritasuna

Gure erizainak enpresen antolaketara egokitzen den ordutegian joaten dira erauzketa biologikoak egitera. Hala, aurreanalisi-prozesuaren eraginkortasuna areagotzen dute, baita analisi orokorren eta lan toxikologiako analisien arteko sinergia ere.

Konfiantza

Bezero ditugun enpresek urtero adierazten digute haien konfiantza, Ostarte aintzakotzat hartzen baitute enpresotako langileen osasunaz arduratzeko. Gure asebetetze-inkesten emaitza onek islatzen duten moduan, altua da gure bezeroen asebetetze-maila.

Azkartasuna

Erauzketa egiten den egun berean, analisi orokorretan barne hartutako proba guztiak egiten dizkiegu enpresei. Hala, txostenak arratsaldeko lehen orduan egongo dira erabilgarri gure webgunean, bai langileentzat, baita zerbitzu medikoentzat ere.

Accion_Laboratorio_Clinico_eu