CA_+_infor_analisis_clinicos_a_personas_trabajadoras_eu

Langileentzako analisi klinikoak

Langileen osasun-egoera orokorra ebaluatze aldera, odol eta gernuaren proba analitikoen profil oso bat zehazten dugu urtero.

Aldaketa posibleak garaiz detektatzea da helburua, besteak beste, egoera aurrediabetiko eta diabetikoak, aldaketa hepatikoak, dislipemiak, giltzurrunetako aldaketak eta egoera karentzialak.

Zerbitzuak prozesuaren fase guztiak barne hartzen ditu, aurreanalisietatik hasi eta txostena bidali bitarte, eta prozesu horretan aholkularitza  jarraitua ematen diogu  enpresari.

 

Metodologia

Enpresa bakoitzak behar bereziak dituenez, laborategian horietara egokitzen gara, une oro zerbitzu medikoarekin koordinatuta. Zerbitzuak honako fase hauek barne hartzen ditu:

Analisi aurreko fasea

Planifikazioa: laborategiko erizainak enpresarekin jartzen dira harremanetan, datak, ordutegiak, profil analitikoa eta erauzketa-prozesuari eragin diezaioketen bestelako alderdiak zehazteko.

Enpresara joatea: Adostutako orduan eta egunean, bi erizain enpresara joaten dira odol- eta gernu-erauzketak egitera. Laginak modu egokian maneiatuz, ontziratuz, etiketatuz eta garraiatuz bermatzen da integritate analitikoa.

Analisi-fasea

Laginak laborategian jaso ondoren, haien analisia egiten da, ezarritako hainbat kalitate-kontrolen bidez betiere prozesuaren fidagarritasuna bermatuz.

Analisi osteko fasea

Txosten analitikoak: laborategiko analistek analisiak balioztatzen dituzte eta, ondoren, Osartenen webgunean erabilgarri jartzen dituzte, normalean egun berean. Orduan, pertsona bakoitzak mezu elektroniko bat jasotzen du, txostena erabilgarri dagoela adieraziz. Halaber, zerbitzu medikoari enpresako langileen txostenen fitxategia bidaltzen zaio elektronikoki.

Laginak biltegiratzea: Analisiak egin ostean, ereduak denbora-tarte batez gordetzen dira (serotekan), bai lortutako emaitzak egiaztatzeko, medikuek hala behar badute, baita amaierako diagnostikoak egiten lagun dezaketen analisi osagarriak egiteko ere.

Laguntza teknikoa

Analitikoki nabarmena den emaitza baten aurrean, analistak harremanetan jarriko dira telefonoz mediku eskatzailearekin, kasua azaldu eta emaitzak, datu klinikoak, diagnostikoak eta txosten analitikoa egoki interpretatzen lagun dezaketen bestelako baldintzak elkarrekin aztertzeko.

Gainera, laguntza zientifikoa eskaintzen dugu hainbat arlotan. Adibidez:

  • berariazko protokoloetan
  • elkarreraginetan (elkarreragin analitikoak, sendagarriak, ingurunearekin lotutakoak, etab.)
  • diagnosi- eta laborategi-proben inguruko gida klinikoan
  • proba analitikoen inguruko informazio teknikoan, analisi klinikoen arloko berrikuntzetan eta interes klinikoa izan dezaketen bestelako gaietan

Volver_analisis_clinicos_personas_trabajadoras_eu