Lanean segurtasuna eta osasuna integratzeko laguntza
Egunerokoan hartzen diren erabakiek enpresako segurtasun- eta osasun-baldintzei eragin diezaiekete. Baliabideak erosi ohi dira, pertsonak eta hornitzaileak kontratatu, ekoizpen-aldaketak kudeatu... Langile guztiek, haien eginkizunaren arabera, besteen segurtasun eta osasunean zer eragin izan dezaketen jakin behar dute, ingurukoak zaintzeko beharrezko prebentzio-neurriak hartu ahal izateko.
Osartenen, prebentzioa integratzeko beharrak aztertzen laguntzen diegu enpresei. Pertsonek egunerokoan txertatu behar dituzten praktika eta jarduerak definitzen ditugu eta laguntza ematen diegu ohiturak sortzeko prozesuan.
Horretarako:
- prebentzioa txertatzearen beharrari lotutako kontzientziazio-jarduerak egiten ditugu zuzendariekin eta agintari-lerroarekin.
- LSO kudeatzeko sistemako prozedurak definitzeko aholkularitza eskaintzen dugu eta, horretarako, LAP txertatzeko alderdiak kontuan hartzen ditugu
- pertsonak trebatzen ditugu prebentzio-zereginetan: istripuen ikerketa, programatutako ikuskapenak, harrera-planak, akzioen kudeaketa, proiektuen garapena, etab.
