Bero-boladen abisuak: benetan badago kontraesanik?
Gero eta ohikoagoa da beroaldiei buruz entzutea… eta, ondorioz, gero eta kontzienteago gara haien eraginaz. Komunikabideek, teléfono mugikorrak, irratiak edo telebistak uneoro ematen digute informazioa. Gertatzen ari denaz ez jakitea ia ezinezkoa da.
Hala ere, informazio gehiegi honek badu ondorio bat: nahasmena sor dezake. Bereziki lan-inguruneetan, non batzuetan badirudi abisu ofizialen artean “kontraesanak” daudela.
OSARTENetik zalantza hau OSALANera helarazi genuen, eta haren erantzuna oso argigarria izan da. Hemen partekatzen dugu, gai honi buruzko argitasuna emateko asmoz.
Badago kontraesanik abisuen artean?
Ez dago inolako kontraesanik OSALANen abisu horia eta Euskalmeten laranja artean.
Gakoa da ez direla fenomeno berari buruz ari.
Bi abisu mota bereizten dira:
1. Tenperatura altu iraunkorrak
Egoera hau gertatzen da hainbat egunez jarraian:
Egunez bero handia egiten duenean
…eta gauez behar bezala freskatzen ez duenean
Abisu hauek batez ere arrisku-taldeak babesteko dira: adineko pertsonak, haurrak, etab.
Hau da, denboran pilatzen den arriskuaz ari gara.
Zona (Tªmin - Tªmax)
1 mailua Abisua
2 maila Alerta
3 maila Alarma
Kosta (≥19 - ≥28)
1 edo 2 egun
3 edo 4 egun
5 egun edo gehiago
Kantauriar isurialdea (≥17 - ≥32)
1 edo 2 egun
3 edo 4 egun
5 egun edo gehiago
Transizio zona (≥17 -≥33)
1 edo 2 egun
3 edo 4 egun
5 egun edo gehiago
Ebro ibarra (≥18 - ≥34)
1 edo 2 egun
3 edo 4 egun
5 egun edo gehiago
2. Muturreko temperatura maximoak
Kasu honetan, une jakin batzuetan tenperatura oso altuak gainditzen direnean ematen dira egoera hauek.
Bereiziki lotuta daude:
Aire zabalean lan egiten dutenekin
Jarduera fisiko intensoa egiten dutenekin
Eguzkipean zuzenean daudenekin
Hemen arriskua berehalakoa eta zuzena da, batez ere lan-esparruan.
TEMPERATURA MAXIMOA (ºC)
ZONA
1 maila Abisua
2 maila Alerta
3 maila Alarma
Kosta
≥ 30
≥ 35
≥ 37
Kantauri isurialdea
≥ 33
≥ 38
≥ 40
Transizio zona
≥ 34
≥ 37
≥ 39
Ebro ibarra
≥ 35
≥ 38
≥ 40
Zergatik jartzen du OSALANek fokua abisu batzuetan?
Tenperatura iraunkorrek ere garrantzia dute, eta kalte egin diezaiokete pertsonen osasunari, bereziki kolektibo zaurgarrienei.
Baina lan-ingurunean, tenperatura muturrekoei lotutako abisuak dira berehalako neurriak eskatzen dituztenak, lana egiten den une berean gertatzen direlako.
Laburbilduz
✔️ Ez dago kontraesanik: fenomeno desberdinak dira
✔️ Batzuek arrisku metatua adierazten dute (iraunkorra)
✔️ Besteek arrisku berehalakoa (muturrekoa)
✔️ Lan-ingurunean, kritikoena muturreko egoerak dira