
Aste honetan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) bere web gunean Agente Kimikoentzako Esposizio Profesionalaren Mugak Espainian 2026 (LEP 2026) dokumentua argitaratu du, bertan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak 2026rako onartutako balioak jasotzen delarik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzorde Nazionalak (CNSST) 2026ko urtarrilaren 30ean onartutakoak.
Edizio honek ondorengo eguneraketak ditu:
"Muga-balioak efektu kritiko zehatz baten arabera ezartzen dira. Ugalketarako ere ondorioak izan ditzaketen substantzien kasuan, lanlekuan esposizio profesionalaren muga-balioak ezartzeko ondorio horiei buruz dagoen informazioa, kasu batzuetan, ez da nahikoa edo ez dago».
"Ugalketarako toxikotasunak edoskitzaroaren gaineko edo edoskitzearen bidezko ondorioak ere barne hartzen ditu, bereizita tratatzen direnak sailkapen-arrazoiengatik eta arrisku-ohar espezifiko batekin (H362). Hala ere, CLP Erregelamenduan onartzen da ez dagoela informaziorik edoskitzearen bidez substantzia askok ondorengoengan eragin ditzaketen ondorioei buruz. Horregatik, gogoratu behar da substantzia batek ez badu reprotoxiko gisa sailkapena edo ez bada ezaguna edoskitzaroan eragina duenik, ez duela nahitaez esan nahi agenteak arrisku hori ez duenik ".
Muga-balioen zerrenda urtero argitaratzen da, azken ezagutzekin, bai osasunaren arloan, bai arlo tekniko eta zientifikoan, zein diren gainditu behar ez diren mugak ezartzeko, langile guztiok gure bizitzan zehar babestuta egon gaitezen, lanean gaunden garain zein ostean.
Jarraian jatorrizko dokumentura garamatzan lotura eransten da: Valores límite para agentes químicos LEP 2026 | INSST