Gauza jakina da, azukreak, gehiegi hartuz gero, arazoa dakarrela, adikzio handia sorrarazten du, eta dagoeneko frogatu da, adibidez, Alzheimer gaixotasunarekin lotura estua duela. Baina zergatik harrapatzen gaitu horrenbeste?, arrazoia da azukrea kontsumitzen dugunean, dopamina askatzen dela, eta baita beta-morfina ere, ongi sentiarazten gaituzten bi neurotransmisore. Baina, sentsazio hori berehala desagertzen da, eta gainera zenbait mineral eta bitamina lapurtzen dizkigu azukreak, adibidez, zinka, magnesioa, kaltzioa eta B6 bitamina, funtsezkoak direnak gure Nerbio Sistemak, hezur-giharretako sistemak eta sistema metabolikoak behar bezala funtziona dezaten.
Artikulu honekin, nire asmoa da "pozoi ezti" hau hartu gabe bizitzen lagunduko zaituzten tresnak izan ditzazula, eta horien onura lortu dezazula.
Hemen eskuragarri ditugun alternatiba natural ezberdinak azalduko dizkizuet.
Fruktosa.
Begetaletan kopuru handian dagoen monosakaridoa, batez ere fruitetan. Halere, berau lortzeko prozesu kimikoak igaro behar izaten dira eta, azkenean, mineralik eta zuntzik ematen ez duen produktu kimikoa izan ohi da. Diabetikoek azukrea baino hobeto toleratzen dute, baina arrisku kardiobaskular handiagoa du.
Rapadura, panela edo maskabo azukrea.
Kanabera-zuku lurrundua da. Bere mineralak eta bitaminak mantentzen ditu. Hezetasunarekiko kontaktuaren ondorioz, oretsu geratzen da. Azukre zuriaren antzeko gluzemia-indizea du, 55-60 artekoa.
Koko-azukrea
Kokoaren loretik irteten den izerdia lehortuz lortzen da. Bitaminak, mineralak, gantz azidoak, antioxidatzaileak eta zuntza ditu. Odolean azukrea horrenbeste ez igotzearen abantaila du (35eko IG-a).
Zereala-melaza.
Ale egositik lortzen da, entzima-prozesu natural baten ondotik. Oro har, arrozetik edo garagarretik lortzen da. Aletik lortzen diren mineral eta bitamina kopuru handia du, eta prozesua 70 graduko tenperaturaren azpitik egiten bada, propietate entzimatikoak ditu.
Arrozaren ziropa (IG: 25).
Agabe-ziropa.
Agabetik lortzen da, Mexikon jatorria duen landarea. Fruktosa gehiago du glukosa baino. Gluzemia-indizea baxua bada ere, 10-15 artekoa, horrenbeste fruktosa duenez, diabetes kasuetan zaindu egin behar da, epe luzera pankrea-gainkarga ere sorrarazten baitu.
Astigar-ziropa.
Astigar-ziropa lurruduz lortzen da. Hori egiteko, fintze-prozesuak egiten dira tenperatura altutan. Horrenbestez, bitamina eta entzima asko galtzen ditu. Beraz, funtsean fruktosa da, eta arto-xarabearekin nahastu ohi da. Gibela, pankrea eta gantz-zelulak kargatzen ditu. 54ko IG-a du. Gainera, ez da alternatiba jasangarria, izan ere, 40 izerdi litro inguru behar dira ziropa litro bat lortzeko.
Sagar kontzentratua.
Lurrundutako sagar-zukuaren bidez lortzen da. Bitamina gutxi ditu eta, funtsean, fruktosa da. Horregatik, sagar-zukua eta sagarra baino askoz ere gozoagoa da.
Eztia.
Erleek ekoizten duten elikagaia. Kainaberaren azukre integralak baino fruktosa, glukosa, mineral, aminoazido eta entzima gehiago du, baina gordin kontsumitzen denean, tratatu eta berotu gabe, ekologikoa da. Azido formikoa ere badu kopuru txikian, eta horrek funtzio antiseptikoa ematen dio. Kontuan izan behar da IG oso altua duela, 87koa.
Estebia. “Aipamen berezia merezi du”.
Gozagarri osasuntsua da.
Amazonaseko landarea da. Azukre zuriak baino 20 aldiz gehiago eztitzen du. Diabetikoek toleratu egiten dute eta, gainera, propietate terapeutikoak ditu.
Kontsumitzeko modurik onena bere hostoekin infusioa egin eta likido hori gozagarri modura erabiltzea da. Hosto berde lehorrean, printzipio aktibo guztiak mantentzen ditu, eta hori ez da gertatzen estebia-estraktuekin, horiek rebaudiosidoa baitute (estebiaren alderdi eztia), baina ez dute estebiosidoa (estebiaren printzipio aktibo terapeutikoa) mantentzen.
Estebiaren propietate terapeutikoak, diabetikoentzat bereziki onuragarriak:
Ez dugu ahantzi behar, azukre zuri findua baino osasuntsuagoak diren gozagarri naturalak izan arren, gure pankrea eta gibela lanean jarriko dituzten gozagarriak direla. Beraz, guztiak, estebia salbuetsita, aldizka hartu behar dira, betiere, diabetesik pairatzen ez bada.
Beti izango da askoz ere osasuntsuagoa gure platerak barazki, fruta edota nolabaiteko gozo kutsua duten espezieak erabiliz goxatzea.