OSARTEN Enpresa elkartuetako langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzen dugun prebentzio-zerbitzu mankomunatua gara, beharrezkoak diren baliabideak modu mankomunatuan kudeatuz, prestakuntza-jarduerak garatuz eta, oro har, osasunarekin lotutako jarduera osagarriak gauzatuz.
Zatoz gurekin “osasuna errotik” hobetzera.
trabaja_en_osarten_eu
Motibatzen al zaitu gure erakundeak seguruak eta osasungarriak izateko erronkak?
Ez kezkatu, ez zara bakarrik egongo, asmo bera dugun 150 profesional baino gehiago gara.
Erakundeen barrutik egingo duzu lan eta enpresa-jarduera ezberdinak ezagutu ahal izango dituzu. Horietan guztietan erronka bera dugu, lagunduko diguzu lortzen?
Gustatuko litzaizuke zure bizitza pertsonala proiektu profesionalarekin uztartu ahal izatea?
Gu arduratuko gara erronkak proposatzeaz, eta zu, berriz, zure agenda eta denbora antolatzeaz.
Ordutegi malgua izango duzu sartzeko (7:00-9:00 bitartean) eta irteteko (15:00etatik aurrera), eta lanaldi zatituak edo jarraituak egitea ere aukeratu ahal izago duzu.
Zure ideiak kontuan hartu eta lankidetza funtsezkoa den talde batekoa izan nahi duzu?
Segurtasunaren eta osasunaren arloko gaietan sakontzea eta ikertzea interesatzen bazaizu, ekimen horiekin bat egiteko gogo handia duen pertsona-talde bat aurkituko duzu Osartenen.
Etengabeko ikaskuntza (zure prestakuntza-ibilbidea diseinatuz) eta ikerketa ezinbesteko elementuak dira gure erronkan aurrera egiteko.
Zure erantzuna "bai" bada, hau da zure lekua...Zure zain gaude!