Osartenek 2019ko ESPAINAKO ETE-RIK OSASUNGARRIENAren lehen saria eskuratu du Giza Baliabideen Behatokiak antolatu dituen Enpresa Osasungarrien Nazioarteko Sarien VI. edizioan.
Urriaren 10ean Giza Baliabideen Behatokiak bultzatutako ENPRESA OSASUNGARRIEN sarien VI. edizioko finalistei saria entregatzeko ekitaldia egin zen Madrileko Camilo Jose Cela Unibertsitatearen auditoriumean. Gure kategorian (ETEak), estatu mailako 170etik gora erakundek hartu genuen parte, eta finalista geratu ginen, AIMPLAS, CAPARROS NATURE, CTAIMA, IMELSA eta MEDICAL PRECISION IMPLANTS erakundeekin batera.
OSARTENek lehen saria eskuratu zuen "bere ingurune kooperatiboan osasunaren eta ongizatearen kudeaketako lidergoa bere gain hartzeagatik, barrura begira jardueren eta kanpainen alorreko estrategia osotua eta neurketaren eta eraginkortasunaren adierazle zehatzak aplikatzen dituen zerbitzu bat izanik".