CA_+_infor_formación_convenio_metal_eu

Prestakuntza Metalaren Hitzarmeneko laneko segurtasun eta osasun arloan

Mankomunatutako prebentzio-zerbitzuko enpresei esklusiboki zuzendutako jarduera

Osarten metalaren fundazioak homologatuta dago, mankomunatutako bere prebentzio-zerbitzukoak diren enpresetan, metalaren Hitzarmenean, II. eranskinean (Metala) eta IV. eranskinean (metala, eraikuntzan), ezarritako prestakuntza emateko.

Aholkatu egingo zaitugu hitzarmena arautzen duen prestakuntzaren interpretazioan, prestakuntza motekin, aldizkakotasunarekin edota konbalidazioekin lotuta orientazioa emateko, eta ikastaroen plangintza osatu eta ikastaroak egiteko. Daukazun edozein kontsulta luzatu helbide honetara: aula@osarten.com Laguntzeko gauzkazu!

Prestakuntza zure instalazioetan ematen dugu, baina enpresak behar adina pertsona ez dituenean, lagundu egiten zaitugu beste kooperatiba batzuekin koordinatu eta, elkarren artean, ikastaroak egin ditzazuen. Halaber, aldizka programatzen dugun prestakuntza dugu. Kontsultatu prestakuntza-agenda

Jarraian adierazten diren jardueratan aritzen diren metalaren langileen hasierako prestakuntza zein beren buruak birziklatzeko prestakuntza burutzen dugu:

  • Zuzendaritzako kideak: Online modalitatea
  • Bulegoko langileak: Online modalitatea
  • LAP oinarrizko maila, 50 ordukoa (Prebentzio Baliabideak), ekoizpen eta mantenu-laneko lanbideekin lotuta. Modalitate mistoa, presentziazkoa eta online erakoa
  • LAP oinarrizko maila, 60 ordukoa (Prebentzio Baliabideak), eraikuntzaren alorreko metalarekin lotua. Modalitate mistoa, presentziazkoa eta online erakoa
  • Hasierako prestakuntza, 20 ordukoa edota espezifikoa, 8 ordukoa; horrez gain, birziklatzeko prestakuntza, 4 ordukoa, honako hauena: II. eranskineko ekoizpen eta mantenu-laneko lanbideak. Presentziazko modalitatea.
  • C1. JESN 24 sailkapeneko jarduerak
  • C3. Forjatze-lanak.
  • C4. Soldadura eta oxiebaketa.
  • C5-6. Txirbil-harroketa edo urradura bidezko mekanizatuko makinetako beharginak.
  • C7. Metalaren deformazio eta ebaketa bidezko mekanizatuko makinetako beharginak:
  • C8. Metalezko piezen gainazal-tratamenduak: koipegabetzea, garbiketa, desugerketa, gaineztatzea, pintura.
  • C9. Aurretiko muntaketa, muntaketa, formatu-aldaketa eta mihiztaketa fabriketan.
  • C10. Metal-arotzeria.
  • C12 Makina, ekipamendu industrial edota ekipamendu elektromekanikoen mekanika, mantenua eta konponketa (industria aeroespaziala).
  • C14 Ekipamendu informatikoen, automatismoen eta horien programazioaren, ordenagailuen eta horien osagarrien edo laguntza-gailuen instalazioa, mantenua eta konponketa; telekomunikazioetako eta informazioko ekipamendu eta teknologiak, informazio-sareak eta datuak (IKTak).
  • C15 Linea eta ekipamendu elektrikoen instalatzaileak eta konpontzaileak.
  • C17 Igogailuan mantenua, konponketa eta instalazioa.
  • C25 Fabrikatzen ari diren gaien eta sektoreko produktu bukatuen kalitate-kontrola, egiaztapena eta ikuskapena.
  • C27 Orga jasotzaileen gidariak.
  • C28 Zubi-garabiko beharginak.
  • C29 Plataforma jasotzaileetako beharginak.
  • C30 Beharginak biltegian eta logistika eta hornikuntza fabrikazio-prozesuetan (beste jarduera batzuen artean, paketatzea, produktuen prestaketa edota birprozesatzea barne, elementu mekanikoen laguntzarekin edo gabe, eta materialak eta osagarriak hornitu eta metatzeko bestelako lanketak).
  • Hasierako prestakuntza, 20 ordukoa edota espezifikoa, 6 ordukoa; horrez gain, birziklatzeko prestakuntza, 4 ordukoa, honako hauena: IV. eranskineko lanbideak. Presentziazko modalitatea.

5- Aparatu jasotzaileetako beharginak
6 - Eskuzko ekipamenduetako beharginak
7- Instalazioak, konponketak, muntaketak, egitura metalikoak, sarrailagintza eta metal-arotzeria

Prestakuntzari so edozein premia izanez gero, ez zalantzarik egin kontsulta egiteko, dauzkazun zalantza guztiak argitzen saiatuko gara hemen: aula@osarten.com

Volver_formación_convenio_metal_eu