Ebaluazio kuantitatiboari dagozkion puntuazioen egiazko arrazoietan sakontzea, eta egoera jakin bakoitzean zer ekintza izan litezkeen egokienak eztabaidatzea.
Modu osagarrian, barneko dokumentu-iturriak erabili ahal izango dira (LSO Batzordearen aktak, barneko prozedurak, adierazleak, etab.), jasotako informazio erkatu edota argitze aldera.
Edukia
1. Arrisku psikosozialen ebaluazio kuantitatiboari buruzko emaitzen azterketa.
2. Teknika kualitatiboen diseinua (hautemandako arriskuen eta xede-kolektiboen arabera).
3. Informazioa jasotzea (elkarrizketa, eztabaida-taldeak…).
4. Informazioaren tratamendua eta azterketa.
5. Txostena helarazi eta emaitzak aurkeztea.
Fase honetako emaitza Arrisku Psikosozialen Ebaluaziorako Txostenean sartuko da, ebaluazio kuantitatiboaren osagarri gisa.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iñigo Calcedorekin: icalcedo@osarten.com