Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) "Muskulu eta eskeletoko nahasmenduak: prebalentzia, kostuak eta demografia EU-OSHAn eta Laneko Muskulu eta Eskeletoko Nahasmenduak" txostenean adierazten duenez, TMEak izan ziren aldi baterako lanerako ezintasunaren kausa nagusia Estatuan 2007an, guztizkoaren % 18 (908.781 kasu), galdutako lanegun guztien % 23 (39.342.857 guztira) eta kostu guztien % 23.
INSSTk adierazi duenez, gehiegizko esfortzuek jarraitzen dute izaten baja eragin duen lan-istripuaren lehen kausa, kontuan hartuta langileengan duen eragina etengabe hazi dela duela 20 urte baino gehiagotik.
OSARTENen badakigu gure inguruko enpresak eta haietan lan egiten dutenak ez dituzte alde batera uzten arazo horiek. Hori dela eta, Gaitasun Funtzionalaren Ebaluaziora zuzendutako sistema berri bat dugu, asistentziaren eremuan mugikortasunari edo aplikazio-indarrari dagokionez.
Proba biomekaniko horien helburua espezialistarengana joatea da, informazio objektiboarekin, paziente baten gaitasun funtzionala balioesteko eta proba egin bitartean bere lankidetza ebaluatzeko
Gure proba biomekanikoek honako gaitasun hauek neurtzea ahalbidetzen dute:
Mugikortasuna edo mugimendu-tartea (ROM), artikulazioen mugimendua atzemateko sistema baten bidez (zerbikala, sorbalda, ukondoa, eskua eta gerrialdea).
Indar isometrikoa, dinamometroak erabiliz (eskuen dinamometria).
Proba horiek lagungarriak izan daitezke honako hauek erabakitzeko: dagoen lesio batek lanpostuan zeregin bat garatzeko muga bat dakarren, aziente batek lan-jarduerara itzultzeko maila funtzional egokia lortu duen, lan-istripuen, trafikoaren edo gaixotasun profesionalaren osteko prestazioak zapidetzen laguntzeko, edo errehabilitaziotratamendu baten bilakaera baloratzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan: