Lantokiko agente kimikoen kontzentrazioa zehaztean datza, dagozkien araudiak betetzen dituzten egiaztatzeko eta, hala, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Horretarako, lagingailuetan eta erretentzio-euskarrietako kutsatzaileak aztertzen ditugu, lantokian jasoak. Laborategian jasotako laginak modu argian identifikatzen ditugu eta lantokiari buruzko informazioa jasotzen dugu. Ondoren, emaitzak fidagarriak izan daitezen, baldintza egokietan biltegiratzen ditugu laginak tenperaturari, argitasunari, hezetasunari eta denborari dagokionez. Lagin zuriak erabilita, laginak behar bezala garraiatu eta biltegiratu direla kontrola dezakegu.
Erabiltzen ditugun neurketa-prozedurak hainbat agente kimikorekin erabil daitezke eta argitaratuta daude, besteak beste, UNE arauak, laginak hartzeko eta analisietarako INSSTren metodoak, metodo analitikoen NIOSHen eskuliburua, laginak hartzeko eta zehazteko OSHAren metodoak, etab. Prozedura horiek erabiliz, neurketak egokiak direla ziurta dezakegu.
Emaitzak fidagarriak direla ziurtatzeko, kalitate-kontroleko hainbat programatan parte hartzen dugu, bai tokiko programetan (Programa Interlaboratorios de Control de Calidad, INSS, Espainia), baita nazioartekotan ere (LGC AXIO's Air and Stack Emissions proficiency testing scheme, HSE, UK).
Analisien txostena egiteko, lantokietako agente kimikoekin erlazionatutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoan (INSST, 2022) adierazitako gomendioak jarraitzen ditugu, zeintzuk UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauak (Entsegu- eta kalibrazio-laborategien eskumenei lotutako eskakizun orokorrak) xedatutakoarekin bat datozen.
Analisi-prozesuan zehar, laguntza ematen diogu enpresa bezeroko zerbitzu teknikoari, horrekizan ditzakeen zalantzako argitzeko eta emaitzen interpretazioa errazteko.