Hau modu erregularrean egiten ditugun neurketen zerrenda ez xehetasunezkoa da:
- Laneko zarataren eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 9612 Arauaren arabera
- Tarte entzungarrian aire bidezko transmisioko ultrasoinuen eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren ebaluazioa
- Bereizmen baxuko infrasoinu eta soinuen eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren ebaluazioa
- Langilearen esku-beso sistemari helarazitako dardaren eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 5349 Arauaren arabera, 1 eta 2 zatiak
- Langilearen gorputz osora helarazitako dardaren eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren ebaluazioa, UNE-EN 14253 Arauaren arabera
- Lan-baldintza termikoetan estresa edo deserosotasuna prebenitzeko arriskuaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 15265 Arauaren arabera
- WBGT (Tenperatura hezea eta globo-tenperatura) indizean oinarritutako laneko estres termikoaren ebaluazioa, UNE-EN 27243 Arauaren arabera
- Zenbatetsitako gainkarga termikoa kalkulatuz egindako estres termikoaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 7933 Arauaren arabera
- PMV (aurreikusitako batez besteko botoa) eta PPD (asebetetasunik gabeko pertsonen portzentajea) indizeak kalkulatuz egindako ongizate termikoaren balorazioa, UNE-EN ISO 7730 Arauaren arabera
- Neurketarik egin gabe, hotzarekin egindako lanlekuen ebaluazioa, UNE-EN ISO 15743 Arauaren arabera
- Hotzaren bidezko estres termikoaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 11079 Arauaren arabera
- Gainazal beroen kontaktuarekiko giza erantzunaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 13732-1 Arauaren arabera
- Gainazal hotzaren kontaktuarekiko giza erantzunaren ebaluazioa, UNE-EN ISO 13732-3 Arauaren arabera
- 486/1997 Errege Dekretuz tenperaturari, hezetasun erlatiboari eta korronteei dagokienez ezarritako balioak betetzen diren zehaztea
- Datuak Bistaratzeko Pantailen postuetan egiazko tenperatura eta hezetasun erlatiboa zehaztea
- Erradiazio Optiko Artifizial Koherenteen eraginpean egotearen ondoriozko higiene-arriskuaren (begiak eta larruazala) ebaluazioa
- Eremu elektromagnetikoen eraginpean egotearen ondoriozko laneko arriskuaren ebaluazioa
- Erradiazio ionizatzaileen ebaluazioa
- Argiztapen-mailaren neurketa eta ikusizko akiduraren arriskuaren ebaluazioa, UNE-EN 12464-1 Arauaren arabera
Informazio gehiagorako: Unai Berreteaga uberreteaga@osarten.com