Lan Toxikologia arlotik, Marisa Secok "Osasuna babesten industrian: estrategia biologikoak kromo eta nikelarekiko lan-esposizioaren aurrean" hitzaldia eman zuen. Bertan, bi metalen kartzinogenizitate-mekanismoak berrikusi zituen eta kontrol biologikorako protokoloak proposatu zituen esposiziopean dauden pertsonen osasuna zaintzeko.
Era berean, Analisi Klinikoen arlotik, laborategiko fakultatibo Maitane Izaguirre buru zuen komunikazio bat aurkeztu zen, Prevalencia de disfunción tiroidea en mujeres en edad laboral y su correlación con el perfil lipídico izenekoa, bi ondorio nagusirekin. Alde batetik, azterlanean hautemandako prebalentzia handiak lan egiteko adinean dauden emakumeen hipotiroidismoaren baheketaren beharra babesten duela, eta, bestetik, tiroide-disfuntzioa duten pertsonen profil lipidikoa zaintzea funtsezkoa dela arrisku kardiobaskularra areagotzea prebenitzeko.
