Hasierako orrira joan
« Atzealdea

Azaroaren 16ko jardunaldia, Enpresetako Osasun eta Ongizatearen alorreko esperientzia praktikoen gainekoa

Osartenek eta Biwelek lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute EAEko eta Nafarroako  enpresetan osasun eta ongizateko zerbitzuak eskaintzeko, osasuna sustatzeko programa osoen bitartez, erakundeetan Enpresa Osasuntsuaren eredu eraginkorra, efizientea, egiaztatua eta berria ezartzeko asmoz. Gauzak horrela, lankidetza hitzarmen horren barruan, jardunaldi bat antolatu dugu azaroaren 16an, MONDRAGON Unibertsitateak Bilbon duen Campusean (Uribitarte, 6), gure Enpresa Osasuntsuaren gainean. Jardunaldian Osartenek eta Biwelek dituzten kudeaketa tresnak eta metodologiak aurkeztuko dira eta horien aplikazioarekin lortu dituzten kasu arrakastatsuen berri emango da, kasu horien protagonisten beraien eskutik, beraiek gidatu baitute esperientzia beren enpresetan.

Fagor Ederlanek azalduko digu zerk bultzatuta eta zer helbururekin ezarri dute "Nahasmendu Muskulueskeletikoen Prebentziorako Programa", pertsonen baldintza fisikoak hobetu eta, horren bidez, langileek lesiorik ez edukitzeko eta langileen ongizatea hobetzeko, bai lantoki barruan bai lantokitik kanpo.

30 urte baino gehiago dira Bilboko Portu Agintaritza bere langileen osasunaren alde ari dela, "Portu Osasuntsua" Osasunaren eta Ongizatearen Kudeaketa Programaren bidez, eta erakunde osoan txertatuta duten ereduaren bitartez lortu duten partaidetza eta kudeaketa arrakastatsuaren gakoak azalduko dizkigu, bai eta eredu horrekin lortu dituzten emaitzak ere.

Mesedez, etortzeko asmoa baldin baduzu, jakinarazi iezaguzu emailez (ylizarralde@osarten.com)

 

Honekin batera doa Jardunaldiaren programa.

 

TUlankide-ko argitarapena