Hasierako orrira joan

Laneko PsikosoziologiaZoriontasuna laneanHobetu dezagun gure ingurune psikosoziala

Langileen zoriontasunean baliabideak inbertitzea jadanik ez da adeitasuna, esker ona edo sariaren sinonimoa, baizik eta segur aski antolaketaren bizi irautearena. Langile zoriontsuak gehiago emateko prest daude, absentismo gutxiago daukate, eta bere enpresarekiko jarduera eta konpromisoa barne aurkako testuinguruetan mantentzen dira.
Osartenetik zure erakundeko inguru psikosozialeko ingurunea hobetzen laguntzen dizugu.

Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko SistemaEgokitu nahi duzu zure Sistema ISO 45001era?

ISO 45001 araua argitaratu ondoren, enpresa askotan zuen kudeaketa sistemak migratzen ari zarete arau berriaren betekizunetara egokitzeko. Osartenetik aholkua ematen ari gara enpresei, haien prozesuak eta informazio dokumentatuta berrikusten lagunduz eta egiaztapenerako barne auditoriak eginez. Migrazioa egiten ari bazara edo aukera aprobetxatuta egiaztagiria lehenengo aldiz eskuratu nahi baduzu, guregana jo dezakezu, zu laguntzeko prest gaude eta.

Osasun eta Ogizateko ZerbitzuakErretzeari uztea

Tabakoa da heriotza arrazoi nagusietako bat Espainian, eta biztanleen artean Arrisku Kardiobaskularra eragiten duten faktore nagusietako bat.
Galdetu zure buruari zergatik atzeratzen duzun erretzeari uzteko erabakia.
Zergatik dela uste duzu? Erretzea gustatzen zaizulako ala lasaitzen zaituelako?
Imajinatu etorkizunean une txarrei hobeto aurre egiten, ez soilik erretzeari utzita eta lehen bezain ondo, baizik eta are hobeto!
"Erre egin dezaket….., baina ez dit gogoak ematen!"

PrestakuntzaEstresaren kudeaketa

Harrigarria da nolako nahasmena sortzen duen estresa benetan zer den jakiteak, bere ondorioak horrenbeste jasaten dituen gizarte batean. Estres kronikoa gaixotasun kardiobaskularrarekin (diabetesa, hipertentsio arteriala...), asaldura kognitiboekin eta zahartzaroaren bizkortzearekin lotuta dago. Hori dela eta, estresaren sintomak identifikatzea eta aurre egiteko baliabideak ikastea garrantzitsua da. Saiatu nahi al duzu?

Osasun eta Ongizateko ZerbitzuakHezur eta Muskuluen Nahasmenduak

Hezur eta muskuluen nahasmenduak lan istripuen kategoriarik handiena da, eta enpresa bateko absentismo kostuen ia %30 eragiten dute. Aparatu lokomotorrari eta bere inguruko egiturei (muskuluak, tendoia, eta beren zorroak, inguruko poltsa serosoak…) eragiten dieten lesioak dira.
Enpresak lanpostuetan dagoen edozein arrisku faktorerekin egin ohi duena egin dezake, Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak bere 15.1 artikuluan markatzen duen prebentzio jardueraren printzipioak aplikatuta, eta Enpresa Osasuntsuaren Kudeaketaren eremutik, berriz, Jarduera Fisikoa bultzatu dezakegu horretarako, bai lan eremuaren barruan, bai kanpoan.

Osasunaren sustapenaArrisku Kardiobaskularraren Prebentzioa

Tabakismoak, hipertentsio arterialak, kolesterol altuak, diabetesak eta estresak, eta bizi ohitura desegokiek (sedentarisnoa, elikdura ez-osasungarria) gaixotasun kardiobaskularrak agertzen laguntzen dute.
Portaerak hauek ez edukitzeak GKBak %80 murriztea dakar.
Nola lortu?

FormakuntzaGure formakuntza eskaintzak handitzen ditugu euskeraz

Jada eskuragarri daude euskeraz ematen diren hurrengo ikastaro hauek: Zubi-garabien erabileran segurtasuna lortzeko ikastaroa, Orga jasotzaileak erabiltzeko segurtasun ikastaroa eta jasogailuak erabiltzeko segurtasun ikastaroa.

ZerbitzuakEnpresa jardueren koordinazioa

Enpresa jardueren koordinazioa /EJK) legezko betekizuna da, eta honen helburua lantoki batean bi enpresa edo gehiagoko langileen arteko aldiberekotasuna ematen deneko kudeaketa prebentiboari konponbidea ematea da. Horretarako aholkularitza eta esku-hartze teknikoaren zerbitzua eskaintzen dugu arriskuen kudeaketa integrala lortzeko. Jardueren aldiberekotasuna obra-lanetan ematen denean, Segurtasun eta Osasun Koordinazioa sustatu behar da, gainontzeko jardueretan, ordea, EJK Aholkularitza Teknikoa aukeratu beharko litzateke.

D bitaminaren gabezia

D bitaminaren gabezia gaur egungo epidemia bihurtu da mundu mailan. Nahiz eta kontzienteak ez izan, hiru helduetatik bik pairatzen dute D bitaminaren falta. Bere funtzio nagusienetariko bat hezurren garapena da eta horren ondorioz, helduengan bitamina honen eskasiak osteoporosia eta osteomalazia (giharren ahultasuna) eragin dezake. Gainera, ikerketa berriek erakutsi dutenaren arabera, D bitaminaren falta minibiziarekin edota diabetes bezalako gaixotasunekin erlazionatuta egon daiteke. Ze parametro neurtu dezakegu gabezia detektatzeko?
25-hidroxibitamina-D-k gorputzeko D bitaminaren maila zein den jakiten laguntzen du. Hori dela eta Osarteneko laborategiak, bai enpresetako langileei, bai interesatuta dauden pertsona guztiei, odol analisi baten bidez, parametro honen kuantifikazioa egiteko aukera ematen du.

Lanpostu egokitzapena edo aldaketa mugapenak dituzten pertsonentzat

Langile batek lanerako duen gaitasuna baloratzeko, beharrezkoa da erabakitzea zer mugapen organiko edota funtzional eragin dion langileari lesio batek, egoera biologiko batek, gaixotasun batek edo langilearen adinak berak, baina ezinbestekoa da, baita ere, ezagutzea zer lan egiten duen langileak eta zer betekizun dituen bere lanpostuak; izan ere, horrekin jakin ahal izango da mugapen horiek traba diren ala ez langilearentzat laneko jarduera osorik garatzeko.

Gatazken kudeaketarako aholkularitzaProtokoloaren pertsonalizazioa eta aholkularitza gatazketan

Enpresan gatazka egoerak prebenitzeko, oso garrantzitsua da protokolo egokia edukitzea egoera horien kudeaketarako. Aholkularitzaren bitartez eta protokoloa enpresaren egiturara eta errealitatera egokituz, enpresa guztirako berdina eta erakunde osoan ezaguna izango den jarduera sistematika bat ezartzea lortuko dugu, gatazka egoera kudeatzeko. Osarten zuen esanetara dago, gaiaren gaineko aholkularitza emateko eta gatazken kudeaketarako protokoloa zuen enpresaren ezaugarrietara egokitzeko.

ZerbitzuakBihurtu zure lan gunea enpresa osasungarriEnpresa osasungarriaren diagnostikoa eta ekintza plana

Langileen osasuna ebaluatzeko eta kudeatzeko tresna bat da; enpresaren plan estrategikoan integratuta dago. Laneko giroan eragina duten faktoreak identifikatzen ditu, lau eszenatokitan: laneko giro fisikoa, laneko giro psikosoziala, osasun baliabideak eta enpresaren partaidetza komunitatean.

ErgonomiaErgonomia ezartzeaErgonomia mailan gogobetetasuna lortzea

Lanpostuetako baldintza ergonomikoak hobetzea, (enpresak ezarri beharreko) prebentzio-neurriak zehaztuz, eta Osarten, K.E.tik laguntza emango da teknika edo/eta antolaketa mailako konponbideak bilatzeko. Lanpostu horietan dauden langileen gogobetetasuna gehitzea izango litzateke azken emaitza.